Bizkaia

Albisteak

EH Bilduk proposatutako planarekin 110 milioi euro berehala lortuko lirateke koronabirusaren ondorioei aurre egiteko


Kopuru horretaz gain, epe ertainean diru gehiago lortzea ahalbidetuko duen plana aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

| 2020-05-29 12:55:00

EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako planak koronabirusaren ondorioei aurre egiteko 110 milioi euro lortzea aurreikusten du. Plan horrek arlo ezberdinetan moldaketak aurreikusten ditu eta urte honetarako Bizkaiko aurrekontuak moldatzeko beharra azpimarratzen du.

“Hurrengo hilabeteak erabakigarriak izango dira Bizkaiaren etorkizunerako. COVID 19-ak ondorio larriak izango ditu gure eguneroko bizitzan eta aurretiaz erantzutea ezinbestekoa izango da.  Hori dela eta, EH Bildu Bizkaiak krisi soziosanitarioak eragindako ondorioei aurre egiteko proposamena aurkeztu du gaur bizkaitarron ongizatea bermatuz eta zerbitzu publikoak indartuz”, adierazi du Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak.

Gaur aurkeztutako planak aplikatuko balitz, epe motzera lortuko liratekeen baliabideez gain, baliabideak bermatuko lituzke epe ertainera.

“Krisi honetatik irteteko betiko errezetek ez dute baliorik izango, eredu berri bat sustatu beharra dago.Plan horren helburuetariko bat sistema publikoa sendotzea da”, azpimarratu du Ilardiak.

 

Hemen irakurri dezakegu Larrialdi Plana