AKTUALITATEA


| 2019-09-24 10:41:00

Errenta irregularren inguruko aldaketak bertan behera uzteko birjarpen helegitea aurkeztu du EH Bilduk.

Foru gobernuak bere kabuz eta dekretu bidez egindako aldaketak legez kanpokoak direla azpimarratu du EH Bilduk eta abuztuan egindako aldaketak bertan behera uzteko eskatu du.

Ezkutuan egindako aldaketa horrek Batzar Nagusien eskumen araugilea urratu du. “Batzar Nagusiek daukaten egiteko garrantzitsuenaren kontra egin dute. Eztabaida eta erabakitzeko ahalmena urratu dituzte aldaketak Foru Dekretu baten bitartez egiterakoan. Inorekin eztabaidatu eta adostu gabe gehien daukatenen alde egin dute”, adierazi du Arantza Urkaregi batzarkideak.

Inolako arrazoirik ez aldaketa egiteko

Horretaz gain, “foru gobernuak ez du arrazoitzen zergatik kendu den 300.000 euroko muga. Ez da inolako arrazoirik ematen muga hori kentzeko eta, beste alde batetik, ez daukagu aldaketa horrek ogasunean izango duen eragina zehazten duen inolako txosten ekonomikorik”, azpimarratu du Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak.