Bizkaia

Albisteak

EAEn praktika egokien aldeko eta korrupzioaren kontrako erakundea sortzea ezinbestekoa da

| 2019-03-27 19:00:00

EH Bilduk mozioa aurkeztu du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako osokoan jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko lege-proposamenari dagokionez, Arbitraje Batzordeari aurkeztutako eskumen arazoaren inguruan. Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako lege-proposamen honi buruz hiru lurraldeetako Foru Al-dundiek eskumen arazoak aurkeztu zizkioten Arbitraje Batzordeari. Ondorioz Eusko legebiltzarreko Mahaiak erabaki zuen lege-proposamenaren tramitazioa etetea. Ondo-ren lbone Bengoetxea ahaldunak adierazi zuen “Aldundia ez dagoela jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzearen kontra, baina eskumen arazoak direla eta ezin dutela onartu termino horietan”.

EH Bilduren ustez jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Euskadiko Au-tonomi Erkidego mailako erakunde bat beharrezkoa da. Erakunde horrek erakundeen arteko koordinazioa eta kolaborazioa bermatuko luke. Hori dela eta EH Bilduk gaur proposatu du legebiltzarrari eskatzea eskumen arazoaren ondorioz erabakitako lege- proposamenaren izapidetzaren etetea altxatzea. PSE, PP eta EAJk contra bozkatu dute Onintze Oleaga batzarkideak galdera argia plazaratu duen arren “Prest zaudete ustel-keria eta praktika txarrekin bukatzeko eta beraiekin bukatzeko pausu eta neurri eraginkorrak ez oztopatzeko?”.

“Baliabideak badaude baina ez dira nahikoak administrazioan ematen diren praktika txar eta korrupzioarekin amaitzeko. Aurrera pausu bat eman behar dugu Legebiltzarrean praktika hauekin amaitzeko neurriak onartzeko.