AKTUALITATEA


| 2024-04-16 14:37:00

Alonsotegin burutu du gaur EH Bilduk herrialde mailako ekitaldi politikoa. Diana Urreak hartu du hitza bertaratuei hauxe esateko: "EH Bilduk hizpide izan duen birsorkuntza politikoaren adibiderik onena zarete Alonsotegin. Formula zaharrekin eta, kasu honetan, EAJren politika egiteko modu kaskarrarekin nekatuta dagoen jendeak, EH Bilduren ilusioaren eta itxaropenaren alde egin du ".

 

Plazer handi bat da Unai Arregi, Alonsotegiko alkatearekin eta bere taldeko kide guztiekin egotea. Alonsotegin eta Euskal Herriko zati honetan emaitza historikoak aterako ditugula ez izan zalantzarik!” gaineratu du Urreak.

 

Bizkaiko EH Bilduko ordezkariaren esanetan, “ilusio ardatz, lan nekaezina egin eta gure herriari estrategikoki begiratzen diona, hauxe da EH Bilduren proiektoa. Eukal Herria behetik gora eraikitzeko konpromiso osoa duena”.

 

Ikoitz Arresek bestalde EH Bilduk esperantza ordezkatzen duela esan du Alonsotegin. “Pello Otxandianok esaten digun bezala, gu esperantza eroaleak gara. Esperantza aktibo bat. Herri ikuspegiz eraikitzen den esperantza kolektibo bat. Gu konpromisoa dugun komunitate bat garelako. Horregatik guk ordezkatzen dugu herri honentzako proiektu aurrerakoia. Etorkizuneko proiektua”.

 

Garaipenik ez da, galtzekorik gabe. Eta guk ez dugu ezer galtzeko, dena dugu irabazteko. Esperantzara kondenatuak gaude. Aldaketa posible da. Posible egitera goaz. Aldaketa da orain” bukatu du Arresek.