AKTUALITATEA


| 2020-04-03 11:57:00

Adinekoen egoitzetan izandako heriotzen ondoren eta COVID-19 birusari aurre egiteko zailtasunen aurrean, hainbat herrietako udalek laguntza eskatu diete haien zonaldeko ospitaleei.

 

Martxoaren 24ean onartutako arauean oinarrituz, zeinaren arabera pandemia-egoeran dauden egoitzek osasun-laguntza jaso dezaketen, udal horiek eskaera bideratu diete gertuko ospitalari.

 

Gutun baten bitartez, Galdakao, Arrigorriaga eta Urduñako udalek baliabide medikoak eskatu dizkiete birusak adinekoen egoitzetan sortzen ari den arazoei aurre egiteko. Gutunean aipatzen den bezala, ospitaletan emandako berrantolaketarengatik lan karga gutxitu zaien edo erreserban egon daitezkeen espezialitate zehatz batzuetako medikuak egoitzetara bideratzea eskatu dute.

 

Horretaz gain, udal ezberdinek egoitzetako langileentzako babes ekipamendua ere eskatu dute, jakinda infektatu kopuruak gora egin duela kolektibo horretan ere. Arlo zehatz honetan laguntza eskatu dute langileek norbera babesteko ekipamenduak behar bezala erabiltzeko eta isolamendu eta euste-neurriak betetzeko langile kualifikaturik ez dagoelako.

 

Udalek azaldu dutenez, eskaera hau ospitaleetako arduradunei zuzentzen diete jakinda birusak hirugarren adinekoengan osasun-kalteberatasun handia daukala eta infektatutako langile eta egoiliarren kopurua oso handia delako.