AKTUALITATEA


| 2019-11-05 14:28:00

Idurre Bideguren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak larrialdi klimatikoaren aurrean neurri zehatzak hartzea eskatu du. Adierazpenak Bilboko Maria Diaz de Haro kalean egin ditu. Hiriko aire kalitate txarrena daukan kalean, hain zuzen ere.

 

Bidegurenen iritziz, “denak argi daukate larrialdi klimatikoa errealitate bat dela, baina oso ezberdina da hori eta proposamen errealak egitea”. Hori dela eta, gogoratu du “EH Bilduk ordezkaritza sendo bat daukan lekuetan larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurriak proposatu dituela. Gaitasuna erakutsi dugu”.

 

Bizkaiko hautagaiaren ustez, “Madrilen ere garrantzitsua da talde sendo bat izatea sistema jasangarri baten alde egiteko eta fokoa jartzeko gehien kutsatzen duten enpresen gainean. Ez da ahaztu behar Euskal Herriko enpresa kutsakorretariko batzuk Bizkaian daudela”.