Araba

Albisteak

Ruiz de Pinedok EH Bilduren bozka aldarrikatu du “gaur egun Araban ezkerreko boto baliagrria” delako

Kongresura euskal agenda ez ezik, arabar agenda ere eraman duen indar politikoa bakarra izan dela EH Bildu gogoratu du

| 2019-04-23 13:40:00

Madrilgo Kongresurako Arabako EH Bilduren hautagaiak EH Bildurako boza aldarrikatu du gaur “une honetan Araban ezkerreko boto erabilgarria delako”. Gaur eguerdian Radio Vitoria irratian izandako eztabaidan izan da eta bertan Arabako bost zerrendaburu izan dira. “EH Bildurako bozak balio hirukoitza du. Un honetan Arabatik laugarren diputatua jokoan dago. PSOEk, Podemos-ek eta EAJk bermatuta dute eta laugarrena PP eta EH Bilduren artean jokoan dago. EH Bilduk Arabatik lortzen badu diputatua hiru indar erreakzionarioak ordezkaritzarik gabe utzi ditzakegu. Hortaz, EH Bildu da une honetan Araban ezkerreko boto erabilgarria. Erronka garrantzitsu bat dugu eta guztion artean lortuko dugu”, azaldu du Iñaki Ruiz de Pinedok bere azken hitzartzean.

 

Horrez gain, EH Bilduko hautagaiak gogoratu du “eskuinak eraman nahi gaituen inboluzioaren aurrean, EH Bildu espainiar ultraeskuindarraren aurkako txertoa da. 2015ean Arabako eta Gasteizko instituzioetatik atera genuen, egin dugu eta beti egingo dugu”.

 

Era berean, Kongresura euskal agenda ez ezik, arabar agenda ere eraman duen indar politikoa bakarra izan dela EH Bildu gogoratu du. Gai horien artean, Trebiñu, Garoña, Martxoak 3, Nerbioiko araztegiak, Arabako trenbideak edo Foronda aipatu ditu.