Araba

Albisteak

Mikel Otero: “Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia atsedenik gabe eskatzeko konpromezua hartzen dugu EH Bildun”


EH Bilduk Gorbeialdeako eskualdean etxebizitza eskuratzeko plana eskatuko du, baita Zuian osasun-zentro bat eraikitzeko eta egungo egoitza eta eguneko zentro publikoak indartzeko konpromezua hartu ere.

| 2020-06-29 11:09:00

Mikel Otero EH Bilduren Arabako bozeramaileak pentsiodun gasteiztarrekin bilera egin du gaur goizean, plaza berrian, astelehenetan egiten duten ohiko elkarretaratzea baino minutu batzuk lehenago. Hautagai arabarrak "konpromisoa" hartu du euskal pentsiodunekin, "1.080 euroko gutxieneko pentsioak bermatzeko, euskal pentsiodunei bizitza duinak bermatzeko eta Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia atsedenik gabe eskatzeko".

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.500 pentsiodunek osatu behar dute pentsioa DSBEarekin. DSBE jasotzen duten pertsonen % 25 pentsiodunak dira. Eta oso datu adierazgarria: DSBE jasotzen duten pentsiodunen 2/3 emakumeak dira. Gainera, legeak aitortzen diena baino 300 euro gutxiago jasotzen dute, Urkullu eta Mendiak pentsioen osagarria murriztu dietelako.

Oterok azaldu duenez, “hau da benetako argazkia. Hau da gurea bezalako herrialde batek onartu ezin duen argazkia. Ez du balio ustezko konpetentzi faltan ezkutatzea . Euskal pentsiodunei pentsio duinak bermatzeko eskumen eta ahalmen nahikoak ditugu. Euskal pentsiodunenei 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko aukera egon badago, Eusko Jaurlaritzatik pentsio txikienak osatuta. Hori da gure konpromisoa”. Halaber, adierazi du borondate politiko kontua delaa, eta EH Bilduk baduela.

Euskal herritarrei bizitza duinak bermatzea ekarriko duen gure herriarentzat tresna burujabe guztiak aldarrikatzen dituen alderdia da gurea, eta dagokiguna eskatzen jarraitu behar dugula uste dugu. Besteak beste, Gizarte Segurantzaren kudeaketa zuzenaren transferentzia osoa. Atsedenik gabe eskatuko duen gobernu bat behar du herri honek. Baina hori lortzen den bitartean, euskal pentsiodunen benetako arazoei irtenbidea bilatzeko borondatea izango duen gobernua ere behar dugu.

Bestalde, gaur arratsaldean Unai Fernandez de Betoño eta Itxaso Etxebarria eh bilduko Arabako hautagaiek agerraldia egingo dute Zigoitian, eta eskualdean etxebizitza eskuratzeko plan bat eskatuko dute. Halaber, Zuian osasun-zentro bat eraikitzeko konpromisoa hartu dute, uste baitute osasunak eta zainketek lehen lerroan egon behar dutela. Horregatik, egungo egoitzak eta eguneko zentro publikoak indartzeko konpromisoa hartu dute.