Araba

Albisteak

Indarkeria matxistari lotutako terminologia zaharkituta ezabatzea eskatu dio EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari

Pasa den abuztuan Gobernu Kontseiluak “etxe barruko tratu txarrak” jasotzen zuen dekretu bat onartu zuen

| 2019-09-11 10:32:00

Indarkeria matxistari lotutako terminologia zaharkituta ezabatzea eskatu dio EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari. Presidentzia Batzordean eztabaidatuko den mozio baten bitartez egin du. Izan ere, EH Bilduk egiaztatu du oraindik orain Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxista errotik kentzeko laguntzen ez duten terminoak jasotzen dituen dokumentuak onartzen dituela. Azkena pasa den abuztukoa da. Orduan Gobernu Batzordeak “etxe barruko tratu txarrak” aipatzen zituen dekretu bat onartu zuen.

 

EH Bilduko batzarkidea Claudia Venceslaok gogoratu duenez, duela urte asko indarkeria matxista “egiturazkoa” dela eta, ondorioz, “emakume  guztiengan eragina duela aldarrikatu dugu”. Ondorioz, gogoratu du ez dela etxe barruko arazoa edo arazo pribatua horrela ikusezin gelditzen delako eta, neurri batean, justifikatua gelditzen delako. Izan ere, bere ustez, horrelako terminologia erabat ezabatuta egon beharko litzateke aspaldiko partez dokumentu publikoetan. Izan ere, Arabako Berdintasun Foru Planak indarkeria matxistaz edo emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten da.

 

Hori dela eta, EH Bilduk Foru Aldundiari eta erakunde autonomoei eskatu die hizkera inklusiboa erabil dezaten eta dokumentazio publikoa azter dezaten egin beharreko zuzenketak egiteko.