AKTUALITATEA


| 2019-04-06 16:00:00

Madrilgo Kongresurako EH Bilduko hautagaia Iñaki Ruiz de Pinedok azpimarratu du gaur EH Bildu erabakigarria izango dela datorren legealdian ultraeskuindarra kontra egon arren. “Ultraeskuindarrak eta estatuko botere ilunek ikusi dute garaitu behar den etsaia ezkerreko independentismoa dela. Gal dezaten itxaropena. Asko eta asko izango gara eta erabakitzeko gaitasuna izango dugu. Arabak ere duintasun eta demokraziaren olatuan parte hartu nahi du . Araban ere, gero eta gehiago gara. Hazten ari hara eta bozka gutxitara dugu ordezkaritza izatea eta ultraeskuindarrari kentzea. Guztion artean lortuko dugu”, nabarmendu du.

Zentzu horretan, “soilik estaturik gabeko nazioen ezkerreko soberanisten arteko aliantza batek jar dezake mahai gainean Estatuan jendarte demokratikoak eraikitzeko beharrezko gakoak: austerizioaren amaiera, estatuko nazioen aitortza, herrien autodeterminazioaren eskubidea eta preso politikoen etxeratzea”.

Murgian izandako ekitaldi politikoan parte hartu du ere bai Kike Fdez de Pinedok. Arabako Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak. Fdez de Pinedok Araba haize freskoa behar duela esan du. “betiko politikarekin asperturik gaude, Arabak haize freskoa behar du. Egonkortasuna eskaintzen digute baina egungo egoera etsipenez onartzea nahi dute, ezer aldatzea, elite ekonomikoak gero eta egoera hobeagoan egotea, injustizien aurrean beste aldera begira egotea espetxeak preso politikoekin betetzen diren bitartean, hurrengo lege zentratzailea edo Auzitegi Konstituzionaletik datorren hurrengo sententziaren aurrean isilik egotea”, aipatu du.

Gorbeialdeari dagokionez, Kuadrillan bertan Bigarren Hezkuntza egitea ahalbideratu behar da Pauldarren eraikinean. Bestetik, gazteek Gorbeialdean bertan bizitza proiektua garatu ahal izateko, bestelako etxebizitza behar da, alokairu sozialean oinarrituta. Hemen Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa ezinbestekoa da, Alokabide zerbitzuaren bidez. Gainera, arreta berezia eskaini behar zaie abandonatzen ari diren baserriei, gutxienez bi norabidetan: batetik, bertan bizitzeko proiektuak sustatzea maldan behera doan lehen sektorean jardutearekin lotuz; bestetik, haien morfologia erabiliz etxebizitza komuniotarioak eskaintzeko.

Azkenik, ekonomia zirkularraren eta garapen endogenoaren aldeko apustu argia egiten jarraituko du EH Bilduk. Hondakinen tratamenduari dagokionez, lehentasun osoa daukate gaikako bilketa egokiak eta konpostaren berrerabileran sakontzeak. Gorbeialdeko Toki Erakundeek bertako ura ondo baino hobeto kudeatzeko erakutsi duten gaitasun erabatekoa babestuko du, eta finantzazio egokia ziurtatuko die Foru Aldunditik, PNVk sustatzen dituen zentralizazio arriskuaren aurrean eta txantaje ekonomikoaren kontra.