Araba

Albisteak

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Apirilaren 28an, bizkarra eman diezaien gure hizkuntza ondarearekin amaitu nahi duten indar politikoei”


| 2019-04-09 08:47:00

Espainiar Estatuko hiru indar atzerakoiek, Vox, Cidadanos eta PP, arabar gizarteak, zorionez, aspaldi gaindituta dituen eztabaidetara eraman nahi dutela nabarmendu du EH Bilduk

Gasteiz. 2019-04-09. EH Bilduk datorren apirilaren 28an gure hizkuntza ondarerekin amaitu nahi duten indar politikei bizkarra emateko deia egin du. “Euskararen erabilera mugatu nahi duen inork ezin du inolaz ere Araba ordezkatu inongo foroan”, esan du EH Bilduko zerrendaburua Arabatik Madrilgo Kongresura Iñaki Ruiz de Pinedok.

Oihaneder euskararen etxearen aurrean egin ditu adierazpenak Korrika Araban sartu den egunean. Hori dela eta, euskarafobia duten indar politikoei uko egiteaz gain, Korrian parte hartzeko deia egin du EH Bilduk. “Apirilaren 9n, 10ean eta 14an, bereziki azken honetan Korrika Gasteizen amaitzen delarik, animatu nahi ditugu arabarrek modu masiboan Korrikan parte hartu dezan herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatu eta euskararen ikasketa eta erabilera sustatzeko”, esan du Ruiz de Pinedok.

Kongresurako Arabako zerrendaburuak gizarteak erabat gaindituta dituen eztabaidak piztu izana leporatu die. Espainiar Estatuko hiru indar atzerakoiek, Vox, Cidadanos eta PP, arabar gizarteak, zorionez, aspaldi gaindituta dituen eztabaidetara eraman nahi gaituzte. Arabar gizarteak bere helburuak herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzean eta euskararen ikasketaren doakotasunean jarrita dituenean, kontra erreformaren ordezkariak entzuten ditugu NODOaren garaiko proposamenak eginez. Euskararen erabilera arautuko duen estatu mailako legearen proposamena kasu”, nabarmendu du.

Gaur, Iñaki Ruiz de Pinedo, EH Bilduko beste ordezkariekin batera, EH Bildu Arabako kilometroan egongo da, arratsaldeko 7ak aldera Bastidan.