AKTUALITATEA


| 2019-07-10 10:50:00

Horno de Tuesta itxieraren atzean ezkutuko lekualdatzea gertatu delako susmoa du EH Bilduk eta euskal instituzioetatik jasotako laguntzen inguruko informazioa eskatu du. Horrela egin du Eusko Legebiltzarrean, Arabako Batzar Nagusietan eta Gaubeako Udaletxean. Bertan, udalarekin izan dezakeen zorrari buruz ere galdetu du. Izan ere, enpresa horren itxiera ondorio asko izango ditu eskualdean: batetik, 59 lanpostu galduko dira eta, bestetik, ia hutsik geldituko da Gaubeako La Dehesa industria gunea.

 

Hori dela eta, EH Bilduk interes berezia jarri du Arabako Foru Aldundiak inguru horretan suspertze ekonomiko arloan egindako lanean. Gauzak horrela, lanpostuen galera saihesteko eta eskualdeko industria poligonoak sustatzeko Sustapen Ekonomiko Sailak hartutako neurrien inguruan galdetu du. “Despopulazioak asko zigortu du Añanako eremu hori eta bertako industria poligonoak ia hutsik daude. Horregatik, gure ustez, Arabako Foru Aldundiak jarrera aktiboago bat izan behar du enplegu-hobi bilatzeko orduan eta krisian dauden enpresak laguntzeko orduan”, azaldu du EH Bilduko batzarkidea Manu Rezolak.