AKTUALITATEA


| 2019-09-06 10:29:00

Gaur premiaz onartu diren zerga aldaketen aurka azaldu da EH Bildu. Araudi eta Barne-Gobernu batzordea bildu da gaur Batzar Nagusietan, hau da, bilkuren arteko epean biltzen den batzordea, zerga premiazko araugintzako dekretu bat baliozteko. Izan ere, horietako zerga aldaketa batzuk duela bost urte onartutako araudian oinarritzen dira. “Bidezkoa da formula baina urgentziak ez du lekurik duela bost urte onartutako araudian oinarritzen direlako eta denbora luze horretan Foru Gobernuak ez duelako ezer egin. Aldaketa horiek duela hilabete batzuk sartu ziren indarrean beste foru lurraldeetan”, azaldu du EH Bilduko batzarkidea Nerea Martinez Cerrillok.

 

EH Bilduk begi onez ikusten ditu sartutako hainbat aldaketa, horien artean, Kultura BEZaren jaitsiera %21etik %10era edo eguzkiari ezarritako zerga, baina gogor kritikatu ditu Joko Jardueraren gaineko zergan egindako aldaketak. EH Bilduren ustez Arabak aldaketa horrekin Ceuta eta Melilla jokoari dagokionez zerga paradisu bihurtzea babestuko du. Orain, Arabako Ogasunak %50a jaitsiko die bi hiri autonomoetan erroldatuta dauden enpresetatik jasotako joko, zozketa eta lehiaketen etekinei.