AKTUALITATEA


| 2019-04-18 13:15:00

EH Bilduk Arabar Errioxako ardoentzako berezko izendapena defendatuko duela Madrilen esan du gaur Bastidan. Horrela azaldu du Arabako Madrilgo Kongresurako hautagaia Iñaki Ruiz de Pinedok eguerdian egin den ekitaldi politikoan. “EH Bilduk, gaur, hemen, Bastidan, Araba eta Euskal Herria Madrilen defendatzeko konpromisoa hartzen du. Arabako upategiek nahi duten izendapenarekin euren ardoak merkaturatzeko eskubidea dute eta hori ere babestuko dugu. Zentzu horretan, Arabako Errioxarako berezko izendapena sortzeko eskubidea defendatzen dugu”, azaldu du Ruiz de Pinedok.

 

EH Bilduren ustez, horrelako ekimen batek eskualdeko etorkizuna bermatuko du. “Ez da soilik arazo identitarioa edo kapritxo abertzalea, batzuek esaten duten bezala. Etorkizuna da, eskualdeko etorkizuna da, mila lanpostuen etorkizuna. Logroñoko uztarripean Arabako Errioxak ez du etorkizunik, Errioxa jatorrizko izendapen menpean ez du etorkizunik. Arabako Upategiek “arabako mahastiak” izeneko berezko izendapena sortzea pausu ausarta eta  arduratsua da”, gaineratu du EH Bilduko hautagaiak.