Araba

Albisteak

EH Bilduk Araban ordezkari izateak amildegira eraman nahi gaituztenek ordezkari bat gutxiago izatea da

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Araban, bozka baliagarria EH Bildu da, trifatxitoaren bloke erreakzionarioa ahulduko duelako, PSOE eta Ciudadanosen arteko hitzarmena zailduko du eta elkarrizketa eta soluzioen aldeko aliantza demokratikoa indartuko ditu”

| 2019-04-18 09:28:00

“Araban, bozka baliagarria EH Bildu da, trifatxitoaren bloke erreakzionarioa ahulduko duelako, PSOE eta Ciudadanosen arteko hitzarmena zailduko du eta elkarrizketa eta soluzioen aldeko aliantza demokratikoa indartuko ditu”. Hori defendatu du Arabako EH Bilduko hautagaiak Laudion egin den ekitaldian. Iñaki Ruiz de Pinedok nabarmendu duenez “EH Bilduk Araban ordezkari izateak amildegira eraman nahi gaituztenek ordezkari bat gutxiago izatea da”.

 

Ildo horretan, EH Bilduk gogoratu du hauteskunde hauetan bozka baliarria ez dela PSOE. “Kontuz pentsatzea bozka baliagarria hauteskunde hauetan Pedro Sanchez bozkatzea dela eskuina autoritarioa ez ateratzeko. PSOEri zenbakiak ematen badizkiote ez du zalantzarik izango, 2015ean egin zuen bezala, Ciudadanos-ekin gobernua osatzeko, hau da, Euskal Herria eta Catalunyaren izaera bera ukatzen dutenak, 155 gogorra aplikatu nahi zutenak, Andaluzian PP eta Voxekin gobernatzen dutenak”, esan du Arabako EH Bilduko hautagaiak.

 

Bestalde, EH Bilduko Koordinatzaile Nagusia Arnaldo Otegik defendatu du EH Bildu dela “taula politikoa aldatzeko gaitasuna duen indar politiko bakarra”. Era berean, eskaintza politiko “zintzoa” dela balioan jarri du.