AKTUALITATEA


| 2020-01-13 10:22:00

Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek euren lan baldintzak hobetzeko greban hilabete bat bete duten honetan, EH Bildu Batzarkide taldeak hauen agerraldia eskatu du Arabako Batzar Nagusietan. Hain zuzen ere, Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordean hitza hartzeko eskatu dute.

EH Bildu-k gogoratu duenez, orain dela aste gutxi langileek Aldundiaren inplikazioa eskatu zuten gatazka honi irtenbide bat bilatu nahian. Gaur egun, enpresak blokeo egoeran jarraitzen du, aurrerapausorik emateko asmorik gabe.