Araba

Albisteak

EH Bildu-k CIAM San Prudentzio eraberritzeko proiektuari berriz ekiteko eskatu dio Aldundiari, plaza publiko berriak sortzea ahalbidetzeko


Claudia Venceslao: "Egoitza-plaza publikorik sortu gabe pairatzen dugun hirugarren legealdia izan daiteke"

| 2020-01-14 09:32:00

EH Bildu-k CIAM San Prudentzioko lehen eta bigarren solairuak berritzeko proiektuari berriro ekiteko mozioa defendatuko du Arabako Batzar Nagusietako 2020ko lehen osoko bilkuran. Modu honetan, adinekoen arretarako plaza publiko berriak sortzea ahalbidetu nahi du EH Bildu-k.

Joan den urriaren 11n, Gizarte Ongizateko Foru Diputatuak Arabarren gunean 150 egoitza-plaza sortzea aipatu zuen; Foru Gobernuak jakinarazi zuenez, 2022an egoitza hori amaituta egotea aurreikusten da. "Informazio horren aurrean, egoitza-plaza publikorik sortu gabe hirugarren legegintzaldia izateko arriskua dugu. Gero eta gehiago diren itxarote zerrendekin, beharrezkoa da adinekoen arretari estaldura emango dioten plaza publikoak ezartzea", adierazi du Claudia Venceslaok, asteazkenean, hilaren 15ean, mozio hori defendatuko duen batzarkideak.

EH Bildu-k eta Foru Gobernuak 2016an eta 2017an egindako akordioen ondorioz, Foru Aldundiak txosten bat egin zuen CIAM San Prudentzio egoitzako lehen eta bigarren solairuak berritzeko, eta 50etik 70era bitarteko egoitza-plazak ezartzeko aukera eman zuen. Hala ere, Venceslaok gogoratu duen bezala, gaur egun solairu horiek gutxiegi erabiltzen dira egoitza-arretarako.

EH Bildu-k asteazkenean defendatuko duen mozioak puntu bakarra izango du: Arabako Batzar Nagusiek Arabako Foru Aldundiari eskatzen diote berriro ekin diezaiola CIAM San Prudentzio enpresaren lehenengo eta bigarren solairuak eraberritzeko proiektuari 2020a amaitu baino lehen, txosten horretan deskribatutako egoitza-plazak ezarrita.