Araba

Albisteak

Berdinen jendartea defendatuko du EH Bilduk Madrilen

Iñaki Ruiz de Pinedo: herritar guztien eskubideak defendatzen dituen hiriaz harro gaude, berdin jatorria, erlijioa edo identitate afektibo edo sexualak

| 2019-04-16 12:16:00

EH Bilduk berdinen jendarte bat erakikitzeko konpromisoa du eta hori da hain zuzen, Madrilen defendatuko duena. Horrela azaldu du gaur Gasteizen Gora Gasteiz plataformak deitu zuen mobilizazioaren lau urte betetzen direnean. “Plaza honetan bertan duela lau urte jende asko atera zen kalera Gora Gasteiz lelopean hiri anitza aldarrikatzera, herritar guztien eskubideak defendatzen zituen hiria, berdin jatorria, erlijioa edo identitate afektibo edo sexualak. Jendetza horrek argi eta ozen esan zuen bozka gutxi batzuk lortzeko denak ez duela balio”, gogoratu du Madrilgo Kongresurako EH Bilduko hautagaia Iñaki Ruiz de Pinedok.

 

EH Bilduk gogoratu du inboluzio demokratikoan murgilduta gaudela eta pertsonen oinarrizko eskubideak jokoan daudela. Horren adibide, migrazio politikak jarri ditu, Mediterrano itxasoa hobi erraldoi bihurtu dutelako, Aita Mariri ezarritako betoa edo aborto legea aldatzeko aipatu dien azken saiakerak. Gogoratu duenez, berriz gorantz ari dira pertsona migratuen, homosexualen edo emakumeen eskubideak urratu nahi dituzten diskurtsoak.

Hori dela eta, oinarrizko printzipioak berrestea inoiz baino garrantzitsua dela gogoratu du. “EH Bilduk Arabako eta Gasteizko jendartea mobilizatzera eraman zituen printzipioak defendatzeko konpromisoa hartu du. EH Bilduk berdinen hiria eraikitzeko konpromisoa hartu du, guztiok eskubide eta betebehar berdinak izango dituen jendartea. Aniztasun ezberdinek koloreztatutako hiri, herrialde eta herriaz harro gaude”, aipatu du.