AKTUALITATEA


| 2020-05-21 11:00:00

. Añanako herritarrei nekazaritzako ibilgailuen IAT pasatzea erraztea eskatu du EH Bilduk. Aurreko urteetan ez bezala –noiz egun, leku eta ordutegi desberdinak eskaintzen ziren nahitaezko izapide hori egiteko-; aurten, Jundizko IATk hitzordu bakarra eskaini du. Horixe gertatu da Kuartango inguruan eta atzo maiatzaren 20an, 09:00etan, Subijanara joan behar zuten. Beste horrenbeste gertatu da gaur Pobesera joan behar zuten Erribera Goitiako hainbat herriko nezakariekin.

Nekazarien kexen eta alarma-egoeraren ondorioz, hitzordua ekainera atzeratu da; izan ere, sistema horrek ez zuen segurtasuna bermatzen, ibilgailuen eta pertsonen kontzentrazio handia aurreikusten baitzen. Oraingo honetan, 09:00etan zeuden deituta guztiak, bai Pobesen, bai Subijanan, eta, ondorioz, 200 eta 300 ibilgailu artean pilatu behar ziren ordu berean. Horregatik, hitzordu berriari begira, EH Bilduk aukerak zabaltzeko eskatu du. Nekazaritzako, basogintzako, erruetako edo beldarretako traktoreek, uzta biltzeko makinek, sasiak garbitzeko makinek, motokultoreek, segagailuek eta palek IAT pasatzen dute landa-guneetatik mugitzen diren estazio mugikorretan. Horregatik, sistema horrek ezinezko egingo luke pertsona batek IAT nekazaritzako ibilgailu bati baino gehiagori pasatzea.