AKTUALITATEA


| 2020-01-21 18:32:00

EH Bilduren gobernu taldea 2020ko udal aurrekontuak prestatzen ari da. Aurreko urteetan bezala udaletxetik batzar irekiak egingo dira kontuak herritarren aurrean aurkezteko.


Udalaren egoera ekonomikoa duela urte batzuk bezain dramatikoa ez bada ere, zorrak eta diru-sarrera propiorik ezak inbertsio handiak egiteko aukera oztopatzen jarraitzen dute.


Hala ere, baliabide mugatuak izan arren, proiektuak garatzeko gaitasuna dugula erakutsi dugu (hirigintzakoak, sustapen ekonomikokoak...), parte-hartzean eta kudeaketa eraginkorrean oinarritutako kultura politikoari esker.


Hurrengo infografiarekin udal aurrekontuen atal nagusiak azaldu nahi ditugu. Egia da oraindik partida zehatzen kopuruak finkatu behar direla eta horren zehaztapenak laster emango direla ezagutzera.