AKTUALITATEA


| 2019-12-16 09:40:00

Navarra Sumak egindako salaketen aurrean, EH Bilduk adierazi nahi du txarteldun edukiontziak eskuratzeko proiektua Iruñerriko Mankomunitatean duela bi urte baino gehiagokoa dela. Zehazki, gai honekin lotutako 30 ekitaldi baino gehiago egin dira, hau da, akordioak, txostenak, informazio-bilerak …

Lizitazio hori joan den irailaren 3ko kontseiluak onartu zuen, horretarako txosten juridiko batean, beste tekniko batean eta datuen tratamenduarekin sortutako egoera aztertzen zuen beste txosten batean oinarrituta. Aurretik, uztailaren 2an, proba pilotuaren eremuetan lortutako emaitzak ikusita, sistema hedatzea onartua izan zen.

Sarrailak erosteko lehiaketarako lizitazio bat onartu zen, 2 milioi eurotik beherako balioan, lehen fase baterako. Hurrengo faseak beste lizitazio berri bat ezarriko luke, sistema osoa bete-betean garatzeko. Beraz, ez gara 7,4 milioi euroko kontratu bati buruz ari. IMko abokatuaren ustez, txosten teknikoan ez dago behar bezala arrazoituta egutegi-epeen gaia; beraz, dena kontratu bakarra izan beharko litzatekeela ezartzen du.

Hitzez hitz dio "gai honi dagokionez, ezin da a priori adierazi zatikapena iruzurrezkoa izan den ala ez. Azter daitekeen gauza bakarra da justifikazioa arrazoituta dagoen". Agerikoa da juridikoki desberdinak diren interpretazioen aurrean gaudela..

Bere garaian esan genuen ordenantzaren aldaketa eta lizitazio hau aldi berean eraman beharko genituzkeela. Ez zen aurreikusten kontratua onartzea eta esleitzea, orduan baita lizitatzaileei eskubideak sortzen zaizkienean, ordenantza aldatu aurretik. Ostegun honetan bertan, hilak 19, IMk batzarrean helduko dio aferari.

Gai hau premiazkoa da, txosten ugaritan justifikatua, eta hondakinen plan integralean sartutako beste gai batzuekin batera behar du, lehenbailehen ekin diezaiogun.

Beraz, erakundearentzat inolako kalte ekonomikorik ez duen kontu bati buruz ari gara, azken bi urte hauetan askotan jakinarazi eta eztabaidatu den kontu bati buruz, eta hondakinen legeak markatzen dizkigun helburuak betetzen aurrera egiteko beharrezkoa dena.