AKTUALITATEA


| 2019-09-28 13:12:00

EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak Batzorde Berezi bat sortzeko eskaera erregistratu du, pasa den legengintzaldian izandako Ekialdeko Pirinioetako Ponentzia Parlamentarioak burutu zuen txostenean jasotakoa betetzen dela jarraitu eta kontrolatzeko helburuarekin.

 

Aipatutako Ponentziak 2017ko ekainean osatu egin zen talde guztien ekimenez, eta helburua nagusia Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako ibarren egoera sozioekonomikoa aztertzea izan zen. Zentzu horretan, Ponentziaren azken txostenak adierazten zuenez, Nafarroako Parlamentua Ponentziaren analisiarekin eta diagnostikoarekin bat etortzen da, bereziki Ekialdeko Pirinioetako egoera larria eta desberdina dela eta berariazko politikak behar dituela. Era berean, txostenaren arabera, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du txostenak jasotako gomendioen inguruan Nafarroako Gobernuak egiten duen burutzearen jarraipena egiteko.

 

Horrela, analisia eta ondorengo diagnosia gauzatuta, EH Bildu Nafarroak uste du premiazkoa dela hitzetatik ekintzetara pasatzea, eta Ekialdeko Pirinioei dagokienez hartutako konpromisoak abian jartzea. Horregatik, EH Bilduk Ekialdeko Piririoetako Ponentzia Parlamentarioak egindako Txostena eta 2018ko azaroaren 8an Parlamentuko Osoko Bilkuran onartutako Ebazpena betetzen diren jarraitu eta kontrolatzeko Batzorde Berezi bat sortzeko eskatu du.