AKTUALITATEA


| 2019-10-22 15:24:00

EH Bildu Talde Parlamentarioko bozeramaile Bakartxo Ruizek deitoratu du PSNren jarrerak pisu handiago eduki izana euskararen dekretuaren aurkako epaiaren inguruan erabakitzerako orduan. Ruizek baieztatu duen moduan, “helegiteak hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituen arren, Gobernuak helegitea jartzeko betebeharra dauka, arrazoi juridiko eta politiko sobera dago epaiaren ondorioak benetan larriak baitira”. “Deigarria da euskararen dekretua babestu zuten bi indar politikok orain amore eman izana PSNren aurrean”.

Era berean, “helegitea ez aurkezteak epaia irmotzat ematea dakar eta, beraz, baita Auzitegiak ezarritako doktrina ere, elebitan errotulatzeko betebeharra bai eta euskera meritutzat hartzekoa ere diskriminatzailetzat jotzen duena” gaineratu du.

Bozeramaileak adierazi duenez, “erabaki honek atzera egitera eramaten gaitu, boluntarismoan oinarritutako hitzkuntza politikara; izan ere, hemendik aurrera Gobernuaren esku geratzen da zer jarrera izan euskararen balorazioarekiko eremu mistoa eta ez euskaldunean bai eta zerbitzu zentraletan ere”.

Ildo horretan, EH Bilduk lanean jarraituko du euskararen lege berri bat osatzeko, zonifikazioa gainditzen duena Nafarroako euskaldun guztien hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko.