NAZIOARTEA

EH Bilduk Pacto Histórico zoriondu du, Kolonbiako hauteskundeetan lortutako emaitzengatik


2022-05-30

EH Bilduk Pacto Histórico zoriondu nahi du igande honetan lortutako emaitzengatik. Egiaztatu da aldaketa atzeraezina dela eta Kolonbiako gizarteak alde batera utzi duela politika zaharra. Presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzuli honetan, garaipen bat lortzeko aukera argiak daude oraindik.

Bigarren itzuli honetan Pacto Histórico-ren aurkari politikoa Rodolfo Hernandez izango da, diskurtso populista batekin emaitza garrantzitsuak lortu dituena, oso polarizatuta egongo den kanpaina batean.

Bigarren itzuli honek Kolonbiak hainbeste behar duen bakea eta justizia soziala ekarriko dituen gobernu aurrerakoi bat ekarriko duela espero dugu. Zorte on eta aurrera!