DB-TU eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako proposamenaren aurrean, Sopelako EH Bilduk honako jarrera agertu zuen abenduaren 23ko osoko bilkuran:
1. EH Bilduko zinegotzi liberatuak espedienteetara sarbide librea izatea legez aitortutako eskubidea da, eta ez pribilegioa. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 33. artikuluaren arabera, ordezkaritza handiena duen oposizioko udal-taldetik liberatutako zinegotziak bakarrik izango du Udaleko espediente guztietara sarbide librea. Azken finean, zinegotzi-liberatuaren dedikazio osoa udal-taldearen lana kontrolatzera eta fiskalizatzera bideratzen da, eta zeregin hori ezingo litzateke egin sarbide askerik gabe.
2. Oposizioko gainerako alderdiek laguntza eta informazioa eskatu diguten guztietan, lankidetzan aritu gara eskatutako informazioa emanez. Izan ere, zinegotzi liberatua izateko eskubidea aldarrikatu genuenean 2019ko irailaren osoko bilkuran, borondate hori agertu genuen eta horrela jardun dugu hilabete guzti hauetan.
3. Udaleko zinegotzi guztiek espediente guztietarako sarbide librea izatearen alde gaude. Beraz, mozioa eztabaidatua izan balitz, gure botoa positiboa izango zatekeen, inolako arazorik gabe, noski.
AGIRI OSAGARRIAK: