AKTUALITATEA


| 2019-11-26 12:11:00

"Erreferenduma konponbidea da"

Gaur, azaroak 26, Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan. Ekitaldia irekia da eta bertan hartuko dute parte Irantzu Perellok eta Josu Etxaburuk. Irantzu Perello abokatua da, Abokatu Erabakizaleak erakundeko kidea, eta Proces-aren inguruko epaiaz, euro-aginduaz eta eskubideen urraketaz Catalunya-n arituko da. Josu Etxaburu  Gure Esku-en bozeramailea da eta Gure Esku-ak datozen hilabeteetan abian jarriko duen herri ekimenaren aurkezpena egingo du. Bertaratutako herritarrei hitza emango zaie.

 

Une historikoa, Gure Esku-ren ustez

Gure Esku-ren ustez 2019an une historiko bat bizitzen ari gara, aurten Erabakitze Eskubidea guztion agenda politikoetan dagoelako. Espainiako testuinguruan ere, agerikoa da egungo estatu ereduak lurraldetasunaren aferari irtenbide demokratiko bat emateko urteetan izan duen ezintasuna gatazka hori iraunkortuz eta ezin izan dio Calalunyan gatazkari erantzun demokratikoa eman.

Mehatxuak mehatxu, aukerak ugariak dira, eta demokrazian sakontzeko abagunea ireki dela sinetsita dago Gure Esku eta etapa berria erreferendum bidez erabakitzea posible egitera lortu behar da, erabakitzeko ordua delako. Horregatik Sopelako Gure Esku Dagok datozen hilabetetan gauzatuko den herri ekimenaren aurkezpena egingo du eta etorkizunerako proiektu honetan parte hartzeko deia luzatzen du.

 

Sopelako EH Bildu, Gure Esku-ren ekitaldiarekin bat

Sopelako EH Bilduk bat egiten du ekitaldi horrekin eta herritarrei dei egiten die bertaratu daitezan. Gogoratu EH Bilduk Catalunya-rekiko izan zuen jarrera urriko plenoan.

 

ITURRIA: Sopela.net "Sopela: erreferenduma konponbidea".