Datorren urtarrilean 2021eko udal aurrekontuen inguruan egingo den eztabaidaren aurrean, Sopelako EHBildu udal taldeak zuzenketa partzial batzuk aurkeztu dizkie gobernu taldeari eta udalbatza osatzen duten gainerako taldeei abenduaren 18an egindako bilera batean, EAJk eta PSEPSOEk udal gobernua osatzen duten aurrekontuen aurreproiektuari. Proposatutako zuzenketak 243.500 eurokoak dira, eta bost arlori eragiten diete:
150.000 euro proposatzen dira Covid-19gatik udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sarean dituen ondorioei erantzuteko, bai eta pandemiaren ondorioz ERTE batean egoteagatik edo lanpostua galtzeagatik zailtasun ekonomikoak pasatzen ari diren pertsonengan dituen ondorioei erantzuteko ere, bereziki etxeko lanari eta zaintza-lanei dagokienez, sektore hori nagusiki feminizatuta baitago eta pertsona migranteek betetzen baitute.
Euskara eta Kultura alorrean ere zuzenketak aurkezten dira, bereziki datorren urtean Sopelan egingo den Ibilaldiari begira (15.000€) eta hizkuntza-normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, baina ahaztu gabe euskarak zeharkako gaia izan behar duela eta arlo guztietan isla eta eragina izan behar duela, horrela, gure hizkuntzarekiko diskriminazioa saihesteko. Kultura sustatzeko asmoarekin, 16.000€ gehiago inbertitzea proposatzen dugu.
Hirigintza, Ingurumen eta Jasangarritasunerako, proposatu da partida horiek 25.000€-tan gehitzea hiri-altzari berrietarako eta jasangarritasun energetikoko proiektuak garatzen jarraitzea. Partida horiek ia desagertu egiten dira aurkeztutako aurrekontu-proiektuan.
Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Sahararekin Lankidetza Solidarioa eta Partaidetza Prozesuen Antolaketa airekoak dira, eta 25.000 €gehiago proposatzen dira horietarako. Nabarmentzekoa da ludopatiari aurre egiteko kontzientziazio-kanpaina bat egiteko partida bat sortu dela. Arazo hori, batez ere, gazteei eragiten ari zaie, apustu-etxeak eta "On line" jokoa ugaritu direlako. Bestetik, partaidetza prozesuen antolaketari dagokion partida, EHUrekin sinatu beharreko hitzarmen bat finantzatzeko proposatzen dugu, Sopelako Udalean parte-hartzerako politika integralak landu ahal izateko (proiektu zehatzak, udal aurrekontuak...).
Aurkeztutako zuzenketak bat datoz gai sentikorretan eragina duten planteamenduekin, eta, gure ustez, oposizioko gainerako taldeek eta gobernu-taldeak partekatu ditzakete. Aipatzekoa da proposatu ditugun aurrekontu-aldaketak udal gobernuaren aurrekontu-proiektuko zenbait partida murrizten moldatu ditugula.
Azkenik, Sopelako etorkizuna irudikatuko duten proiektu estrategikoak aipatu behar ditugu: EAJ eta PSErekin sinatutako 2020ko aurrekontu-akordioan agertzen diren egitasmoak, hala nola, kultur- eta hezkuntza-ekipamendu berriak (Zipiriñeko espazio-arazoak eta hezkuntza-eraikin berria, liburutegi berria, Frontoiko eraikina), trafiko-saihesbideak, oinezkoentzako lehentasuna erdigunean eta Jauregizar Plazaren eraberritzea, Larrabasterran egin beharreko inbertsioak, irisgarritasun-plana eta etxebizitzaren arazoa (babes ofizialeko etxebizitzan Abaron, Asun eta Loiolan, eta etxebizitza hutsen mobilizazioa). Akordioaren behin-betiko balorazioak eta 2021an proiektu guzti horiekin Udal Gobernuak izango duen jarrerak ere eragina izango dute datorren urteko aurrekontuei begira EH Bilduk izango duen jarreran.