Sopela

Albisteak

SOPELA: SOS OSTALARITZA


EH Bilduk gogorarazi du neurri murriztaileekin batera sektore kaltetuenentzako laguntzak eman behar direla. Zergatik EAJ/PSEren Udal Gobernuak ez ditu oraindik Covid-16gatik dirulaguntzarik atera?, non dago arazoa?.

| 2020-11-06 11:47:00

Neurri murriztaileekin batera sektore kaltetuenentzako laguntzak eman behar dira

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren hedapena geldiaraztea helburu duten neurriak ezagutu ostean, EH Bilduk azpimarratu du edozein neurri murriztailek sektore kaltetuenentzat laguntzak izan behar dituela beti ondoan.

Neurri murriztaileekin bakarrik ez da lortuko arazoa konpontzea. Egoera honetatik atera beharreko ikasgai nagusia da osasunean eta zerbitzu publikoetan inbertitzea ezinbestekoa dela. Eta azken hilabeteotan ez da horrelakorik gertatu.

 

Ostalaritza egoera larrian. EH Bilduk, neurri zehatzak!

Covid-19a gelditzeko neurri murriztaileek gogor kolpatuko dituzte jadanik egoera larrian zeuden ostalaritza eta merkatarien sektoreak.

Sopelako EH Bilduk, pandemiaren hasieratik neurri zehatzakproposatu dizkio Sopelako Udalaren gobernu taldeari, sektore kaltetuenak laguntzeko.

 

Sopelako Udalak ez ditu dirulaguntzak oraindik eman

Berango, Gorliz, Getxo... gure inguruko hainbat Udaletan jadanik diru-laguntzak eman dira gehien kaltetutako sektore eta kolektiboak babesteko. Sopelako EH Bilduk hainbat eredu jarri zituen mahai gainean krisiaren hasieratik: Errenteria, Azpeitia, Bilbo, Durango, Lemoa...

Zergatik EAJ/PSEren Udal Gobernuak ez ditu oraindik Covid-16gatik dirulaguntzarik atera?, non dago arazoa?

 

SOPELAKO EH BILDUK PROPOSATUTAKO NEURRIAK

  1. Martxoaren 16a: Pandemiaren ondorioei aurre egiteko neurri orokorrak.
  2. Apirilaren 9a: Bozeramaileen batzordean eztabaidatzeko neurriak.
  3. Maiatzaren 7a: Sopelako talka plana, EH Bilduren ekarpenak.
  4. Maiatzaren 12a: Bilboko talka planaren moldaketa Sopelarentzat.
  5. Maiatzaren 15a: Terrazen ordenantzaren inguruko proposamenak.
  6. Maiatzaren 27a: Sopelako sektore kaltetuak babesteko diru-laguntzen proposamena.
  7. Maiatzaren 29a: Hondartzaren kudeaketaren inguruan.
  8. Ekainaren 19a: Sopelako sektore kaltetuak babesteko diru-laguntzen bigarren proposamena.
  9. Urriaren 20a: Terrazen ordenantzaren inguruko proposamen berriak.