AKTUALITATEA


| 2021-05-28 10:45:00

EH Bildutik, publikoki behin eta berriz zabaldu dugun bezala, EAJ/PSE gobernu-taldeak proposatu duen 15 urteko udal-kirol zerbitzuaren lizitazioaren (5 urteko balizko luzapenarekin) aurka gaude. Gure ustez, proposamen horrek Sopela hipotekatzen du, gutxienez, 4 legegintzalditarako: 20 urterako inbertsioak finkatzen ditu adostu gabe, inbertsioak finantzatzeko erabiltzaileen kuotak handitzen ditu, hain emakida luzea izanik Udalak zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko ahalmena galtzen du, langileen lan-baldintzak ere ez ditu bermatzen, etab.


Bere interbentzioan, EAJk alegazio bat egin zuen zerbitzu publikoen munizipalizazioaren aurka eta langileen lan-baldintzak hobetuko dituzten klausula sozialen aurka.


Azkenik, puntu hori aurrera atera zen, alkatearen kalitatezko botoaren bidez, EAJ/PSE gobernu-taldearen aldeko botoekin eta EH Bildu, DBTU eta Elkarrekin Podemos Eder Garcíaren aurkako botoekin... Elkarrekin Podemoseko zinegotzia den Patricia Alonso ustezko arazo teknikoengatik bertaratu ez izana azpimarratu behar da. EH Bildutik, Guruzne Carrasson bozeramaileak osoko bilkura bertan behera uztea eta, bestela, bozketa atzeratzea eskatu du, Elkarrekin Podemoseko zinegotziaren ustezko arazo teknikoak direla eta. Era berean, DBTUko zinegotziak gaia gai-zerrendatik kanpo uzteko eskatu zuen, eta EH Bilduk bat egin zuen eskaerarekin... berriz ere alkatearen kalitate-botoak berdinketa ebatzi zuen.


Agerian geratu da EAJk ez duela negoziatu nahi izan eta aurrera egin duela 20 urterako bere lizitazio-proposamenarekin. Hain kontu garrantzitsua ezin da alkatearen kalitatezko botoarekin onartu, adostasunak askoz handiagoa izan behar du. Azken batean, Sopelako udal-kirol zerbitzua hipotekatu egin da hurrengo 4 legealdietarako.

 

Dokumentazio gehiago:

  1. Ander Moreno, EH Bilduko zinegotziaren interbentzioa 2021ko maiatzaren 28ko plenoan.
  2. Sopelako kiroldegiko langileen idazkia (2021/05/27).
  3. EH Bilduren prentsa oharra (2021/05/27).