AKTUALITATEA


| 2022-05-25 08:50:00

Joan den apirilean, EH Bilduk eztabaida bat jarri du abian gure herri-proiektua zehazteko, 2023ko udal hauteskundeei begira. «Gauzak beste era batera egin daitezke, gauzak hobeto egin daitezke». Ondorio hori atera dute EHBilduko militanteek prozesu horretatik, labur eta argi azalduta. Ekaineko aldizkari honetan, udal politikan nola jardun behar EZ den erakusten duten adibideak bildu ditugu. Baita nola jardun behar den ere.

Udaltzaingoaren egungo instalazioak hobetu daitezke, neurrigabeko kostua izango duen komisaria berririk eraiki gabe. Herriaren erdigunea oinezkoentzat bihurtzea eta Larrabasterra biziberritzea bultza daitezke, eragile politiko, sozial eta herritarrekin benetan adostutako prozesuen bidez. Lankidetzan goberna daiteke, adostasuna bilatuz eta transfugismoetan eta interes pertsonal eta alderdikoietan oinarritu gabe. Eraso sexisten aurka eta gure gizarteko zenbait sektore minoritario eta marjinalek bultzatutako kanpaina arrazista eta klasisten aurka irmoago jardun daiteke. Sopelan etxebizitza-politika aurrerakoi baten aldeko apustu irmoa egin daiteke (Abaro). Borondate “zintzoetatik” haratago joan daiteke, urrats errealak proposatuz, gure ingurune naturalaren alde (eraztun berdea), gure eskola publikoaren alde (Zipiriñe), euskararen alde (Korrika), gure zerbitzu publikoen alde (kiroldegia)…

Azken batean, Sopelak lidergo berri bat behar du, garai berri baten erronkei eraginkortasunez erantzungo diena. Eta gakoa, zalantzarik gabe, EH Bilduren proiektuan dago: munizipalista, subiranista eta ezkertiarra.

HEMEN ALDIZKARIA IKUSGAI!