AKTUALITATEA


| 2020-06-18 16:40:00

ETXERAT (2020-VI-17). "Zuri eta zure alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait". Hitz hauek erabiliz eta eskua pistolara eramanaz zuzendu zitzaien atzo Guardia Zibileko agente bat Beatriz Etxeberria Caballero euskal preso politikoari eta bi urteko alabari.

Biak Aranjuezeko espetxean daude, etxetik 500 km-ra, eta atzo, asteartea, hilaren 16an, Niño Jesús haurren ospitalera eraman zituzten neskatoari bi kontsulta mediko egiteko. Senitartekoek Etxerat Elkarteari azaldu diotenez, lehenengo kontsulta egin ondoren, bigarrenaren zain zegoela, oldartu zitzaion polizia-zaintza egitearen ardura zuen efektiboetako bat, Guardia Zibileko kidea, Beatriz Etxeberriari. Une horretan, zuen kontsulta bertan behera uztea erabaki zuen euskal preso politikoak, eta baita datorren asteetan egitekoak zituen beste guztiak ere. Horrela adierazi zion medikuari.

Alabaren segurtasunerako berme falta, eta haurrra jasandako mehatxu eta jarreratik aldentzeko beharrak bultzatu zuten erabaki hori hartzera.

Etxerat Elkartearen ustez, horrelako gertakariek seriotasun gutxiko jarrera uzten dute agerian, are gehiago, bi urte eskaseko haur baten aurka zuzendutakoak izan direnean. Halaber, onartezina deritzo euskal presoa politikoak haien segurtasuna arriskuan jartzen duten hirugarren pertsona baten zaintzapean uzteko erabakia.

Elkartetik behin eta berriro salatu dugu haurrak eta adingabeak, euskal presoen seme-alabak edo senideak, egoera ahulean daudela hainbat motatako eraso eta mehatxuen aurrean, eta irmoki salatzen ditugu haien eskubideen aurka egiten diren etengabeko erasoak.

(iturria: etxerat.eus).