AKTUALITATEA


| 2019-12-27 10:12:00

 

Urriko osoko bilkura: Sopela energia berriztagarrien alde

Urriaren 31ko osoko bilkuran Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozio bat zegoen eztabaidagai: Sopelako Udalean energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko mozioa. Mozio horri emendakin partziala aurkeztu zion Sopelako EH Bilduk. Helburua, bikoitza: enpresa txiki eta ertainei aukerak eman eta energia aurrezteko neurriak proposatu.

EH Bilduren proposamenak aurrera atera ziren eta beraz, behin betiko mozioak eduki sakonagoa izan zuen. Gauzak horrela, Sopelako Udalak 6 hilabeteko epean energia hornidura kontratatzeko lizitazioa atera beharko du, Iberdrolaz besteko enpresa txiki eta ertainei aukerak irekiz eta energia berriztagarrien erabilera bermatuz, energia bera aurrezteko neurriak abian jartzeaz gain.

 

EH Bilduren proposamena: klausula sozialak eta etikoak kontratazioetan

Berriz ere, Energia Berriztagarrien inguruan onartutako mozioa osatzeko asmoarekin, EH Bilduk abenduko batzordeetan honakoa proposatu zuen: lizitazio pliegoetan klausulak sartzea, zehazki, adjudikaziorako erabakigarriak diren irizpide etikoak eta gizarte-onurako irizpideak sartzea, kostu gehigarririk gabe.

  1. Enpresa lizitatzaileak plan integral bat aurkeztuko du energia-pobretasunaren aurka borrokatzeko.
  2. Konpromisoa hartuko du Sopelako gizarte-bazterketa arriskuan dauden etxeei hornidura elektrikoa ez mozteko.
  3. Enpresek hornikuntza-puntuetan kontratatutako potentzien analisi bat aurkeztu beharko dute, potentziaren muga kontsumo optimora egokitzeko proposatzeko.
  4. Udalak jasoko duen laguntza teknikoa eta arreta pertsonalizatua aztertuko dira. Hala, ez da onartuko merkaturatzaileak call center edo webgune batera desbideratzeko proposatzea.
  5. Energiaren inguruko prestakuntzako programak eta hitzaldiak proposatzea. hartuko da kontuan, bai udaleko langileentzat, bai herritarrentzat.