AKTUALITATEA


| 2020-06-23 08:55:00

Atzera begira: nola aurre egin Zipiriñeren espazio arazoei

Zipiriñeko eskolaren masifikazio-arazoei irtenbidea emateko, Sopelako EH Bilduk Loroñoko aparkalekua proposatu zuen 2017ko azaroan, eskola-eraikin berri bat bertan eraikitzeko. Aukera horri esker, kalitatezko hezkuntza-espazio bat sortu ahal izango litzateke herriaren erdigunetik gertu, eta, gainera, Zabalbide eta Lemotzako zonaldeak (Sopelako balkoia) biziberritu ahal izango lirateke.

Maiatzaren 21eko hezkuntza-mahaian, hezkuntza-komunitateko ordezkariek eta Sopelako udaltaldeek osatutako batzordean, partaidetza-prozesu bat egitea erabaki zen: prozesu horren bitartez, Zipiriñeko eta Iberreko familiek EAJ/PNVk, EH Bilduk eta DB/TUk aurkeztutako alternatibak
baloratuko dituzte.

 

Loroñoko aparkalekua: Udalaren jabetzapekoa!

Hasiera batean, Sopelako Udalak jakinarazi zigun Loroñoko egungo aparkalekua jabetza pribatukoa
zela, baina udal-erabilerakoa. Gaia sakonago aztertu ondoren, lurzati horren benetako izaera argitu da: Sopelako Udala da Loroñoko jabea.

Loroñoren balio estrategikoa dela eta (221. lursaila), EH Bilduk Udalak berak partzela hori erostea proposatu zuen. Lurzati hori (5.435 metro koadro, horietatik 920 metro basoari dagokio), titulartasun publikokoa izateak erraztu egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lagatzea, honek bertan egin dezan eskola-eraikin berria, Zipiriñeko espazio-arazoei behin betiko erantzuna emanez.

 

Informazio gehiago:

  1. "Solución a Zipiriñe: EH Bildu propone un nuevo centro escolar en Loroño" (2020/02/20).
  2. “Sopela: proyectos para solucionar la situación de Zipiriñe en manos del Departamento de Educación” (2020/04/10).
  3. "EH BILDU, SOBRE LOS PROBLEMAS DE ESPACIO DE ZIPIRIÑE: es Sopela quien tiene que dar su opinión sobre las diferentes alternativas" (2020/04/10).
  4. “PROBLEMAS DE ESPACIO EN ZIPIRIÑE: LAS FAMILIAS TOMAN LA PALABRA” (2020/05/22).