AKTUALITATEA


| 2019-12-30 11:46:00

 

SAREk urtarrilaren 11n deitutako mobilizazioarekin bat

SAREk, euskal presoen eskubideen aldeko sare herritarrak, dei egin die orain EAEko eta Nafarroako erakundeetan presoen eskubideen aldeko ekimenak babestu dituzten alderdiei, hurrengo hilabeteetan gai hori politikaren erdigunera ekar dezaten, indar progresista eta subiranisten artean balizko akordioak baliatuta, behingoz salbuespen-erregimenak, dispertsioa eta ankerkeria bertan behera uzteko. Alderdiok negoziaketetan kontuan hartu behar dugun gai zentrala izan behar du, eta herritarrok, aldiz, kalean bultzatu behar duguna. Horregatik, bat egiten dugu SAREk urtarrilaren 11n deitutako mobilizazioarekin. GARAIA DELAKO eskari horiei orain arte emandako babesa baliatzeko, eta alderdietatik nahiz jendarte zibiletik gorrotoari, sufrimenduari eta mendekuari ateak ixteko.

 

Kanta dezagun plazan!

Bestetik, urtea bukatzeko, abenduaren 31ean, udaletxe plazan, 19.00etan, 564 Hertzainak taldearen abestia kantatuko dugu denon artean, Sopelako kantariek eta musikariek lagunduta. Ondoren, bukatzeko, brindis herritarra euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde. EH Bilduk bat egite du ekimen honekin eta herritarrei dei egiten die bertan parte har dezaten. Ohe huts horiek laster bete daitezen!

 

Hotz amaigabe bat baino latzago
Ta urteak egun baino geiho
Bostehun eta hirurogeitalau ohe huts
Samiña zabaltzen
Batzuen ustez ordaintzen
Dagokien zigorra
Maite dutenentzat berriz
Askatasun haizea
Baina hori nork ulertarazi
Etxean zai bakarrik denari
Bostehun eta hirurogeitalau taupada
Gehiago gure bihotzean.