AKTUALITATEA


| 2021-06-29 19:08:00

Ekainaren 18an, Patricia Alfonso Sousa Elkarrekin Podemoseko zinegotziak Sopelako Udalean formalki erregistratu zuen liberazio eskaera. Hain zuzen ere, zinegotzi hori izan da maiatzaren 27an Sopelako kiroldegirako 15+5 urteko lizitazio polemikoa bozkatzen zen osoko bilkuran ustezko konexio-arazoak izan zituena, eta oposizioko zinegotzi bakarrak ez duena osoko bilkura horren aurkako inpugnazioa sinatu. Kontutan hartzekoak ere Elkarrekin Podemosetik liberazio-proposamern honen aurka izandako adierazpenak. Testuinguru horretan, oso larria ikusten dugu EAJ eta PSEren gobernu-taldeak ekainaren 23an Udal Administrazio eta Pertsonalaren Informazio Batzordean liberazio-proposamen horri emandako babesa.

Hori dela eta, EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkie EAJri, PSEri eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziari ekainaren 30eko osoko bilkuran, herritarrei gertakari horien berri emateko foro publikoa baita.

Horrez gain, Sopeloztarrak osoko bilkura horretan parte hartzera animatzen ditugu, bide telematikoz, aurrez udaletxean bertan eskatuta edo 944 06 55 00 telefono zenbakira deituta. Herritarrak ezin dira alboratuak izan Udalean gertatzen ari denaz!