PARTE HARTZEKO MODUAK
Herriko Batzarrean parte hartzeko, honekin batera doatzun izena-emateko formularioa bete eta aukeratu modua: AURREZ AURREKOA edo TELEMATIKOA.
AURREZ AURREKOA
Saio presentziala Kurtzio Kultur Etxean egingo dugu. Osasun-neurriak betetze aldera, aurrez aurreko ereduan 20 pertsona baino ezin dira bildu. Beraz, modu presentziala aukeratzen duten lehenengo 20ak sartuko dira.
TELEMATIKOA: NON SARTU
Modu telematikoan parte hartu nahi baduzu, sopela.ehbildu.eus
NOIZ SARTU
Herriko Batzarra goizeko 11.15ean hasiko da baina gure gomendioa plataformara lehenago sartzea da. Ahal duzun momentuan sartu eta atera zaitezke, gainera, dena grabatuta geratuko da. Hau da, beste egun batean ikusteko ere aukera izango duzu ere.
GOGOETAK ETA GALDERAK
Egunean bertan batzarraren gaineko gogoetak eta galderak idatziz edo zuzenean egiteko aukera emango da. Egindako galdera eta gogoeta kopuruak batzarraren denbora tartea gaindituko balu, parte hartutako kide guztiei erantzungo zaie e-posta bidez.