AKTUALITATEA


| 2023-01-26 17:53:00

EAJ-PSE gobernu taldeak Goiene kalea “de facto” laga zuenetik, EH Bilduk beti jarrera kritiko bera izan du erabilitako prozedurarekin. Jarrera horrekin koherenteak izanik, eta udalbatzako udal-talde gisa duen erantzukizunagatik, EH Bilduk berraztertze-errekurtsoa aurkeztu zuen, gobernu-taldeak egindako legezkontrakotasuna salatuz.


Hala, EH Bilduren iritziz, Goiene kaleko lagapena,

 

1. Ez da Zipiriñeko eskolaren masifikazio-arazoen konponbidea, eta gainera, hezkuntza-komunitateak erabakitakoaren aurkako iruzurra da. Hasieran, handitze hori barrakoiak jartzeko egin behar zela esaten ziguten. Gero, Zipiriñeko haurrek leku gehiago izateko, Covid-agatik. Gure intuizioak esaten zigun Goiene kaleko okupazioak zerikusia zuela ikastetxea handitzearekin, EAJk aurkeztutako proiektua horixe bera baitzen, eta ez hezkuntza-komunitateak aukeratutakoa (beste eraikin bat Loroñoko aparkalekuan).

 

2. Legez kanpokoa da. Goiene kalearen erabilera-aldaketa alde bakarrez egin du EAJ/PSE gobernu-taldeak. Lagapena egitatezko bidetik egin da, osoko bilkuratik pasatu gabe, eta gai horrek hirigintza-plangintza aldatzea ekar lezake. EAJk harrotasunez jokatu du, modu autoritario eta antidemokratikoan, eta udal-tekikarien eta Arartekoaren txosten tekniko eta juridikoen arabera, egindako lagapena legez kanpokoa dela berresten dute. Gauzak gaizki egin dira, eta jakinaren gainean egonda gaizki egin dira.

 

3. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ez da ari Zipiriñeren beharrei erantzuten. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak ez du hitzarmenik sinatu nahi Goiene kalea lagatzeagatik. Ez ditu inbertsioa eta erantzukizunak bere gain hartu nahi. Zipiriñen egin beharreko inbertsioak ere ez ditu formalki zehaztu. Gainera, EAJk ez ditu babestu hezkuntza komunitateak Loroñoko aparkalekuan eraikin berri bat eraikitzeko egindako aldarrikapenak Eusko Legebiltzarrean.

 

 

EH Bilduk eskatu du,

 

1. Egoera hirigintza-araudiaren arabera erregularizatzea. Kontrakoa onartzea prebarikazioa egitea litzateke, are gehiago Udalbatzaren funtzionamendu demokratikoa urratu denean.

 

2. Goiene kalearen lagapen hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin egindako hitzarmen baten bidez erregularizatzea, neurriaren ezohiko behin-behinekotasuna eta aplikatu beharreko hirigintza-araudia bermatzeko eta dagozkion kostuak eta erantzukizunak bere gain hartzeko. Hezkuntza Sailari eskatzen diogu, halaber, beharrezko urratsak eman ditzala Zipiriñeko hezkuntza-komunitateak erabakitakoa behingoz gauzatzeko.



3. Landa Doktorearen egungo bidea bi norabidetan behin-behinekoz bihurtzeko proposamena onartzea, hainbat aparkaleku kenduz eta Zabalbide kaleko sarbidea erraztuz.

 

 

OHARRAK: