AKTUALITATEA


| 2021-05-20 23:44:00

1. SERVIOCIO, LAN-GATAZKAK ETA ZERBITZUAREN KALITATEA. Duela 16 urtetik hona, Sopelako udal kirol-zerbitzuak SERVIOCIO/Be One enpresari esleitu zaizkio. Enpresa horrek kostuen murrizketan eta langileen lan-baldintzen prekarizazioan oinarritutako kudeaketa egin du, eta horrek sopeloztarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatean eragin du.

 

2. SOPELAKO EAJREN PLANIFIKAZIO FALTAK ETA KUDEAKETA ESKASAK LARRIKI ATZERATU DU ZERBITZU BERRIAREN LIZITAZIOA. Aurreko legealditik, EAJk bazekien zerbitzuaren kontratua amaitzen ari zela. Izan ere, 2020ko apirilean amaitu zen. Orain arte, kiroldegia luzapenetan oinarrituta aritu da lanean. Azken eguna uztailaren 31 da. Hala ere, maiatzean aurkeztu dizkigute lizitazio-pliegoak, guk aztertzeko.

 

3. EAJREN PROPOSAMENAK 20 URTERAKO HIPOTEKATZEN DU SOPELA, EZ DITU LANGILEEN ESKARIAK KONTUAN HARTZEN ETA ENPRESA PRIBATUEN ESKU UZTEN DU INBERTSIOEN KONTROLA. Jeltzaleen proposamenak 15 urterako lizitazio plegua eta beste 5 urterako luzapena izango ditu. Plegu horrek ez ditu kiroldegiko langileen lan-eskariak barne hartzen, eta beraz, udal-zerbitzu horren prekarietatean eta gatazketan sakontzen du. Bestalde, enpresa arduratuko litzateke inbertsioak egiteaz, eta, beraz, Udalak galdu egingo lituzke Sopelako instalazio berriak eraikiko dituen enpresaren gaineko kontrola, eta ahalmen hori esku pribatuen esku utziko luke, modu arbitarioan eta kontrol publikorik gabe.

 

4. GOBERNU-TALDEAK SOPELAKO ETORKIZUNEKO KIROL-INSTALAZIOAK DISEINATU DITU ALDE BAKARREZ, herritarrei galdetu gabe eta beste talde politikoen babesa bilatu gabe.

 

5. OPOSIZIOAREN PROPOSAMENAK. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta DBTUk, batera, epe laburreko kontratu berri baten lizitazioa egitea proposatu diote Gobernu Taldeari, eta horrela, zerbitzua emango dela, gaur egun ERTEn dauden langileak berriro lanean hasiko direla eta ikastaroak berraktibatuko direla ziurtatuko da kontratu horren bitartez; horrek, gainera, aukera ematen du kudeaketarako aukerarik eraginkorrena aztertzeko (besteak beste, zerbitzua udalak berak ematea).

 

6. EAJK EZ DU NEGOZIATU NAHI. EAJk bere posizioan jarraitzen du, ez du amore ematen udal kirol instalazioen kudeaketa eta inbertsioa enpresa pribatuen esku uzteko proiektuan, eta horrek prekarietatearekin, lan gatazkekin eta zerbitzuaren zein egin beharreko inbertsio publikoen kalitate kontrolik ezarekin zerikusia du.

 

7. EZ GARA EAJ-ren XANTAIAN ERORIKO, ASKO DAGO JOKOAN. Ez dugu onartuko Sopelaren etorkizuna hipotekatzea, esku pribatuetan utziz. Eta ez dugu onartuko oposizioari edozein lizitazio-plegu onartzeko erantzukizuna helaraztea, edozein izanda ere, gobernu-taldeak horrelako plegu batzuk azken unean, adostu gabe eta ia maniobra-tarterik gabe. Gehiegi dago jokoan: zerbitzuaren kalitatea, langileen baldintza duinak eta udal-inbertsioen kontrol publikoa.