AKTUALITATEA


| 2022-04-21 11:42:00

Azken euskara batzordean, EAJk benetan larriak iruditzen zaizkigun akusazioak egin zituen, baita baieztapen oker batzuk ere.

Haien ustetan, ez da kasualitatea Udaletxeari zegokion kilometroa Sopelako azkena izatea, era berean haien ustetan ere, ez zen kasualitatea izan EH Bilduk eta Etxerat elkarteei tokatutakoa. Hau da, Korrika Batzordeko kideek egiten duten lana zalantzan jarri zuten faboritismoak eta interes politikoak lehenetsi zirela aditzera emanez.

Tristea da geure burua defendatzeko argudioak eman behar izatea gai honen inguruan. Sopela EH Bilduk euskararekiko duen konpromezua handia eta erreala da. Euskararen erabilera sustatu eta indartuko duen euskara-plana sendo baten alde lan egingo dugu Sopelan. Sopelan dauden errealitate soziolinguistikoaz jabetu eta eleaniztasunaren eta euskararen aldeko jarrera aktiboa sustatuko dugu beti. Aurtengo korrikaren mezuak esaten duen moduan: «Euskara ez da daukagun zerbait, garen zerbait baizik». Sopelako EH Bildu Euskara da.

Horregatik, argi esaten dugu; zentzugabea da azken kilometroa udalari esleitzeko balizko konplot edo interesean pentsatzea. Zentzugabea den bezala, gure kilometroa erdigunean izateko izan genezakeen asmoa. EAJ-k esan zuen bezala, "Korrika ez da bi alderdien arteko lehia bat". Gure ustez, kilometroaren kokapena eta honengatik emandako dirua ez gaitu gehiago euskalduntzen. Euskal Herrian zehar bi urtetik behin egiten den euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetariko baten inguruan ari gara, benetan uste duzue udaletxearen parte-hartzea gutxiesteko aitzakia bezala erabiliko dugula? EZ.

Bukatzeko, eskerrik asko bihotzez, Korrika Batzordea osatzen duten norbanako eta elkarte guztiei. Eskerrik asko Sopelan euskararen aldeko kontzientzia pizteko egiten duzuen lanagatik, ondo baino hobeto erakusten diguzue zuen euskararen aldeko jarrera aktiboa.

Euskarak Sopeloztar guztion konpromisoa behar duelako. Sopelako EhBildu #hitzekin eta ekintzetatik, nazio euskalduna #LortuArte!