Sopela

Albisteak

BIHARKO Sopela GAUR erabaki!


Herriko kaleetatik eta etxeetan zabaldu ondoren, sarean da Sopelako EH Bilduren abenduko aldizkaria! Hiru gai nagusi: herriko erdigunea berrantolatu, trafikoko saihesbideak eta ikastetxe berria ZipiriƱeren espazio arazoak konpontzeko!

| 2021-01-11 14:32:00

Herritarron unea heldu da! EH Bilduk, jarrera alderdikoietatik harago, etorkizuneko Sopela irudikatzeko konpromisoa du. Ekarpenak egitea da gure eginbeharra. Horren harira, Sopelak hiru parte-hartze prozesuri ekingo die, herriarentzat estrategikoak diren 3 egitasmoei buruz, EH Bilduk proposatutakoak eta EAJ/PSErekin sinatu genuen 2020ko aurrekontu-akordioan sartuta daudenak.

Prozesu horiek 2021aren hasieran egingo dira, eta sopeloztarroi herri bizigarriago, atseginago, erosoago eta iraunkorrago baten sorkuntzan parte hartzeko aukera eskainiko digute: Sopelako erdigunearen berrantolaketa, trafikoaren problematika eta Zipiriñeren espazio-arazoak eta masifikazioa. Herritarron unea heldu da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Ikus abenduko aldizkaria on line!