AKTUALITATEA


| 2022-03-11 08:51:00

Covid19, osasun neurriak eta online bilerak

Covid19 pandemia hasi zenetik Sopelako Udalak bere bilera politikoak online egiten ditu, ez modu presentzialean. Gaur egun, osoko bilkurak eta informazio-batzordeak online egiten dituen udal bakanetarikoa da Sopela. Zergatik ote?

 

Udal-bilerak online? EH Bilduren iritzia

EH Bilduren ustez, herritarren partehartzea oztopatzen du salbuespenezko neurri horrek osoko bilkuren kasuan. Bestetik, eztabaida politikoa ere ahulduta gelditzen da online sistemarekin, aurrez aurre talde politikoen arteko ideia trukaketa askoz ere naturalagoa baita: izan ere, online sistemarekin ideien azalpenetan sakontzeko trabak daude. 

Ideia guzti hauetan oinarrituta eta Udalean osasun-neurri egokiak hartu daitezkela kontutan hartuta, EH Bilduk Udalaren jarduera politikoa presentzialtasunera itzultzea eskatu du.

 

Osoko bilkurak goizez?

EAJ-ak herritarren partehartzea oztopatzeko trikimailua Bestetik, gogoratu behar dugu udal gobernutik osoko bilkurak goizera pasatzearen proposamena. EAJ-ak emandako arrazoia, udal-langileentzat ordutegi hori egokiagoa dela. Sopelako EH Bildu proposamen horren kontra agertu zen, alde batetik, herritarren partehartzea oztopatzen duelako (osoko bilkuren kasuan soilik, gogoratu informaziobatzordeak ez direla publikoak, nahiz eta EH Bilduk legegintzaldi hasieran horixe eskatu) eta bestetik, liberaruta ez dauden zinegotzien lan jardun normalarentzat kaltegarria delako (lan profesionala eta militantzia politikoa batzeko ezintasuna). Uribe Kostako hainbat udaletan (Barrika, Plentzia...) osoko bilkurak goizez izatea kritikatu du EH Bilduk ozen, EAJ-ak herritarren partehartzea oztopatzeko trikimailua dela argudiatuz.