AKTUALITATEA


| 2019-12-05 12:06:00

 

Manifestazio nazionala Bilbon

Bihar, abenduaren 6an, EH Bilduk manifestaldi nazionala deitu du Bilboko Bihotz Sakratutik aurrera, eguerdiko 12.00etan. Sopelako EH Bilduk herritarrok animatzen ditu bertan parte hartzera eta EUSKAL ERREPUBLIKA ozen aldarrikatzera!

 

Euskal errepublikaren alde

Ez da lehen aldia, noski, Sopelako EH Bildu Euskal Errepublikaren alde kokatzen dena: gogoratzea besterik ez, 2018ko azaroaren 27an Euskal Errepublikaren alde aurkeztutako eta onartutako mozioa, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoa berretsiz eta monarkia bezalako erakunde zaharkitu eta antidemokratiko baten abolizioaren alde eginez.