AKTUALITATEA


| 2019-12-26 09:37:00

 

Azaroko osoko bilkura

Eta Sopelako Udal Aurrekontuekin zer gertatu zen azaroko plenoan? Azterketareko, eztabaidarako eta proposamenak egiteko denbora falta argudiatuz, EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zien EAJ-ren udal aurrekontuen proiektuari, azaroaren 28ko osoko bilkuran. Osoko zuzenketa ez zen eztabaidatu ere egin. EAJ-ak gai ordenetik kendu zuen puntua. Eztabaida prozesuaren hasiera.

 

Abenduaren 3an, EAJ-rekin lehen kontaktua

Osoko bilkura bukatu (azaroko azken osteguna) eta hurrengo asteartean bertan elkartu ziren bi udal taldeen ordezkaritza bana. Helburua: EH Bilduren osoko zuzenketaren nondik norakoak azaldu eta eztabaidarako prozesuari  hasiera eman. Urtarrileko osoko bilkuran bozkatuko dira aurrekontuak.

 

Abenduaren 12an, aurrekontuen balorazioa

Aste beteko epean, EAJ-ren aurrekontuen balorazioa findu eta hori berori aurkeztu genien Udal Gobernuari: gure ustez, gai estrategikorik gabeko proiektua (memorian ez da aipatzen zeintzuk inbrtsio egingo diren) eta zenbait alorretan gabezi nabariak dituena (euskararen alorrean eta diru-laguntza sozialetan murrizketa nabariak). Bestetik, hainbat zalantza genituen hainbat partidetan eta horiek partekatu genituen.

Aurrekontuen balorazioa sakonki gauzatu dugu: aurreko urteekiko alderaketa eta desbideraketak, likidatutako aurrekontuen kontrola, partida berriak, desagertzen diren partidak eta abar. Atalez atal kontrastatu genituen

 

Urtarrilaren 2an, hurrengo urratsa: EH Bilduren proposamenak

Abenduaren 12an izandako bileran hainbat zalantza izan genuen eta orain, informazio zehatza daukagu gure balorazioa berresteko eta proposamen serioak aurkezteko: gure hauteskunde-programan agertzen diren gaiak udal aurrekontuan txertatu nahi ditugu. Helburua, Sopela eraldatzea eta hobetzea, eta gure estiloa, gardentasuna.