AKTUALITATEA


| 2020-04-16 13:32:00

Plentziako alkateak Mankomunitateak hartutako neurri baten inguruan informatu berri gaitu; bertako lehendakariak erabiltzaileei whatsappez igorritako gutun bat delarik. Honetan, hauskortasun soziala agertzen duten egoerez mankomunatutako Zerbitzu Sozialei jakinaraztera gonbidatzen du.

Plentziako EHBilduk mezu elektroniko batean txertatutako eskutitz hori baino ez dugu jaso; ez dakigu egoera hori nola definitzen den, ez da jakinarazi zein diren artatuak izateko parametroak edo betekizunak, ez da adierazi zein diren Mankomunitateko planak, programak edota proiektuak.

Plentziako webgune ofizialetik, COVID19aren eraginez kaltetutako merkataritza izanez gero harremanetan jartzeko plataforma bat sortu dela jakin izan dugu. Hauxe berau Plentziako EHBildutik proposatua izan zen eta abian jartzeagatik poztu egiten gara. Halere, ez dugu ezagutzen plataforma honen funtzionamendua ezta suerta daitekeen ondorioa ere.

Kontrara, oso kontrara, Plentziako alkateak eta Gobernu Taldeak zehaztasunez azaldutako gure proposamenak BAI jaso dituzte, halaber Plentzian “koronabirusaren” ondorioak arindu eta gelditzeko politika publikoak diseinatzeko bileren eskaera zenbaezinak. 

Jasotako bi berrien harira, gure proposamenak entzunak izan direla ematen du.

Mankomunitateak eta Udalak bereak datuen jasoketarako tresnak abian jartzearekin pozten gara, baina, hemendik, hauez gain zera EXIJITU egiten dugu:

1- Osasun mailako alarma egoerak irauten duen bitartean eta geroaldi gertuan hartu beharreko neurriak oposizioko taldearekin (plentziarron bozken %48a delarik) partekatuak eta adostuak izatea

2- Udal Gobernuak daukan informazioa EHBilduri ere ailegaraztea, Udal Gobernuak egiten duen lana fiskalizatzeko eskubidea gauza dezan eta errealitateari lotutako neurriak proposatzen jarrai dezan.

3- Udal markotik haratarako organoek hartzen diren neurriak herri mailako irtenbideekin osatuak izatea (eta honen adibidea izan daiteke, dagoeneko Alkatetzara komunikatua izan den neurria: Kreditu aldaketaren bidez, herritar zein familiei begirako eta herriko merkataritza eta ostalaritzari begirako laguntza zuzenak bideratzea)

4- Salerosketa zuzena gauzatzen den komertzioa babestea eta laguntzea, ezinbesteko ekiteak seguritatez bermatzeko helburuarekin (Mataderoa irekitzea, produktuak trukatzeko eta establezimenduen informazioa jakinarazteko baliabide digitalak eskaintzea, ...)

5- Udal mailako bizitza politikoa berrabiarazteko neurriak hartzea (Batzordeak, Udalbatzarrak, Mahai ala Foroak, …) eta Krisi Mahaia behingoz eratzea.

6- Udalak hartutako neurrien gainean herritar guztiak informatzeko esfortzuak areagotzea.

 

Gure proposamen ugarik inolako erantzunik gabe darraiten arren, hauek guztiak jasoak eta irakurriak izan direla jakitun gaude. Hau horrela,

Kontuan hartu izana goretsi nahi dugu, eta hauen aitortza ZILEGIA izango litzatekeelakoan, hauen jakinarazpena Udalaren aldetik esperoan gaude.