AKTUALITATEA


| 2020-04-01 19:03:00

1. Zaintza sareak defendatu, sustatu eta hauspotu

Plentziako Udalak bat egitea Gurutze Gorriak, Gorlizko Udalak eta Gorliz Plentzia Zaintzak sareak osatu koordinazio egituran eta baliabideak jartzea zaintza sare honen esku:

  • - Espazio fisiko bat lana burutu ahal izateko (Jai Alai Frontoia izan daiteke) edo Gorlizek utzitako espazioa erabiltzeko aukera aztertzea.
  • - Udal langile bat datuen kudeaketa garatu ahal izateko.
  • - Segurtasun materialaz hornitzea.
  • - Baliabide informatikoak datuen kudeaketa bermatzeko.
  • - Telefono iraunkor bat.

2. Herrirako neurri proposamenak 

2.1 Udal funtzionamendua

a) Zerbitzu minimoen definizioa

Oinarrizko beste zerbitzu batzuekin egin den bezala, Udaletxeek zerbitzu minimoetan egon behar dute. Horretarako, Alkateak definitu behar du zer/nork egon behar duen halabeharrez (fisikoki) Udaletxean eta beste guztiak, TELELANA. 

b) Funtzionamendu politikoa

  • Krisi mahaia osatu: Bi egunez behin. Telematikoki ospatuko da eta oposizioak ordezkaritza izango du krisi mahaian.

- Krisi mahaian udal langileen ordezkaritzak parte hartuko du.

- Teknikoek ere parte hartuko dute: Osasun Zentroko ordezkari bat, Gizarte Langilea, Zaintza Sareko ordezkari bat...

  • Batzordeak eta Udal Bilkurak: Telematikoki ospatzeko aukera aztertzea.

c) Telelana

Ordenagailuak/telefonoak eskuragarri jartzea. Bestela, etxetik tresnekin moldatzeko aukera aztertzea.

Langile bakoitzaren funtzioen diseinua alkatetzatik gauzatuko da. Funtzio berriak ezarri ahal izango ditu Alkatetzak, langileen ordezkaritza eta oposizioarekin adosturik badago.

d) ERTEak

Administrazio publikoak enpleguak bermatu behar du, ERTEak sahiestuz.

ERTEaren mehatxua balego, langile horiek, kontrataturiko zerbitzua betez, noski, beste funtzio batzuk egiteko aukera aztertzea. 

e) Kontratuen eteteak

  • - Alkatearen txostena zeinean identifikatzen diren gaur egun martxan dauden prozesuak eta prozedimenduaren zein fasean dauden. 

Informe horretan zehazki jarri beharko luke indarrean dauden kontratuetatik zeintzuk dauden jarraitzeko nahikoa justifikatu eta zeintzuk estimatzen den inolaz ere ezin direla mantendu.

  • - Aztertu sakonki nola moldatu indarrean dauden horiek egoera honetara.
  • - Jada erabakiren bat aurreikusita badago MONOGRAFIKO TELEMATIKOA nondik norakoak azaltzeko.

f) Segurtasun neurriak eta EPIak

Plentziako udalak, langileen osasunaren defentsan beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu, Norbera Babesteko Ekipazioaz hornituz zerbitzu minimo horiek. Horrela, esaterako,garbitzaileak kasu posible baten bulegoa garbitzen badu, neurri bereziak hartzeko erraztasunak emango dizkio.

2.2. Garbiketa

Kaleetako garbiketari dagokionez; 

  • - Protokoloak berrikusi eta moldatu.
  • - Espainiako Gobernuak ateratako jarraibideak eta produktu desinfektatzaileen zerrenda erabili.
  • - Enpresarekin elkarlana garbiketa sakonak programatzeko.
  • - Udaletxeak bere gain dituen komunikazio sareen bidez lan pedagogikoa egiteko erabiliko ditu.

2.3. Neurri Sozialak

  • - Lehenik, plentziarron behar berezien argazkia izan behar dugu; egungo egoeraren diagnostikoa egiteko agindua eman behar zaie Gizarte Zerbitzuei. Diagnostiko hori Zaintza Sarearen testigantzarekin/hausnarketarekin osatuko du Udalak. Datuen zaintza ziurtatuko da, baina beharrak agerian utziko dira, sozial mailako eremu guztietan.
  • - Zentzu berean, bazterketa soziala ekiditeko asmoz, enpleguaren galera eta prekarizazioa aurreikusi behar dugu, eta agian, neurri espezifikoak eskatu dagozkienei (Behargintza, Lanbide, Udala). Bitartean, udalak eraikiko ditu prozesu berezituak pertsona hauek guztiak artatzeko (emergentzia egoerak egongo balira, erantzuna bideratuko litzateke). 
  • - Identifikatuak ditugun indarkeria matxistaren biktimei deitu behar zaie eta zerbitzu bereziak eskeini (esaterako, telelaguntza, etxetik alde egiteko aukera, etab.). 
  • - Ahulguneak detektatzean, erantzun koordinatua eskainiko zaie: egoera honetan, zentso ezberdin guztiak berpentsatu behar dira, egun arrakalaren distantzia erabat areagotuko delako. Hau horrela, eskolarizatutako umeen beharrak identifikatu behar dira (jantoki beka / lan telematikoa / …), edadetuen beharrak (egunean behin dei pribatu bat egitea proposatzen da), koarentenan eta bakarrik egon daitezkeen pertsonena, … 

2.4. Neurri Ekonomikoak

1. Larrialdiko Kreditu Aldaketa udaletxetik diru-laguntzak zuzenak bideratzeko. 2019ko aurrekontuetan soberakina egonda, 400.000€ ko kreditu aldaketa egitea proposatzen dugu.

2. COVID-19 coronavirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko norbanako, familientzako, txikizkako merkataritza nahiz ostalarientzako udal dirulaguntzak emateko urjentziazko deialdia egitea (Ordenantza).

  • - Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak eta eguneko zentro nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz dependienteen zaintzarako eragozpenak (egin diren kontratazioak, soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoak) arintzeko 1000€ko laguntzak.
  • - Haien lanpostuen galera edo ERTEak jasan dituzten pertsona eta familientzako alokairuaren ordainketa arintzeko 1000€ko laguntzak.

Txikizkako komertzio nahiz ostalaritzako establezimenduen eta antzekoen itxieraren ondorioz sortatazitako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak. Laguntza 1000€koa izango da beti ere hilabeteko bateko epea errefrentzitzat hartuz.

  • a) Txikizkako komertzioei dagokionez; Txikizkako merkataritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa eta helbide fiskala Plentzian izatea.
  • b) PROZEDURA: Eskabide formala ohiko kanal telematikoen bitartez egiteaz gain, buzoi bat ahalbideratuko da Udaletxeko atean fisikoki aurkeztu nahi dutenentzat. Diru-laguntza hauek eskatzeko instantzia proforma Bulegoak prestatuko dueta web orrialdean zintzilikatzeaz gain, Ostalaritza eta Komertzio Elkartearen lehendakariari erraztuko dio. 
  • c) OHARRA: Kontu-hartzailetzaren iritzia jaso ondoren, kantitateak eta epeak adostu beharko ditugu. EHBildu Plentziak lokal bakoitzeko 1.000€ko laguntza proposatzen du. 

3. Merkataritza Mahaiaren larrialdizko ez-ohiko deialdi telematikoa, lagunduak sentitzeko. Ostean, plangintza bat elkarlan sakona eta periodikoa bermatzeko. 

4. Merkataritza-teknikaria zuzenean euren mesedetara lanean jartzea. Gainontzeko instituzioetatik heldu daitezkeen laguntzen aholkularitza lana egitea berriki kontratatu den Komertzio Teknikaria. Gaurdanik, informazio eskuratu eta bideratu diezaieke tokiko komertzioei.

5. Zergak: EUDELeko zirkularrari jarraikiz Udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak luzatzeko aukera aztertzea, kenkariak txertatuz ekonomikoki kaltetuen izan diren sektore horientzako.

6. Langabetuen errolda berpiztu eta eguneratu; tresna hori egunero elikatu behar da krisia bukatu eta gero baliogarria izateko. Bazterketa sozialaren jarraipena egiteko tresna baliogarria izateaz gain, segidan datorkigun egoerari erantzuna emateko balio izango digu. 

2.5. Bestelako neurriak

  • 1. Ekitaldien Agenda moldatu, dena bertan behera ez uzteko: egoera hau noizbait bukatuko da, beraz, kalte ekonomiko eta sozialak arintzeko, programatuak edo programatzeko ekitaldiak (sozialak, zein kultur edota kirol arloetakoak) bertan behera utzi baino, atzeratzeko proposamena egin.
  • 2. Kontratuak badaude tartean (antzerkiak kasu), 30%a aurreratu eta sine die atzeratu eragileek den-dena gal ez dezaten.
  • 3. Azokak. Posible da neurri batzuk errespetatzen badira asteroko azoka burutzea. EH Bilduk jada proposamen zehatza luzatu du gai honen gainean.