AKTUALITATEA


| 2019-11-15 13:00:00

Azaroaren 10ean Boliviako Estatu Plurinazionaleko Presidente Evo Moralesek bere dimisioa aurkeztu zuen, poliziek eta militarrek behartuta. Dimisioa eman baino lehen Morales presidentearen, bere gobernuko kideen eta Boliviako beste hainbat hautetsien senideen kontrako erasoak eman zirelarik.

Estatu Kolpe honen ondorioz, egoera benetan larria da eta konfrontazio zibilerako arriskua handia dela azpimarratu nahi dugu, izan ere estatu kolpea bultzatu duten indarrek errepresioarekin erantzuten ari zaizkio Moralesen alde antolatutako herritarrei. Egoera honen aurrean, Pasaiako EH Bildu, Podemos Pasaia Equo Berdeak eta PSEE-EE Pasaia udal taldeok adierazpen bat adostu dugu, hurrengo puntuak jasotzen dituena:

  • Gogor salatzen dugu Bolivian ematen ari den estatu kolpea.

  • Eskubide zibil eta politikoen errespetua eta gatazka negoziazio eta akordioaren bidez konpontzera dei egiten diegu herritarrei, eta Estatu Kolpe honen kanpo-bultzatzaileei injerentzia gelditu eta Boliviako soberania errespetatzera deitzen ditugu.

  • Gure babesa adierazi nahi diogu Boliviako herriari, bere demokraziari eta etorkizuna modu baketsuan eta interferentziarik gabe erabakitzeko eskubideari.

Azkenik, Pasaiako herritarrei Estatu kolpe honi aurre egiteko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diegu.