AKTUALITATEA


| 2020-10-25 12:00:00

Jakina denez, Pasai San Pedroko Ondartxoko pasealekua urte hasieratik darama itxita. Luizi batzuen ondorioz, Pasaiako Portu Agintaritzak bidea itxi zuen eta orain arte pasealekuaren gainean zeuden lursailen jabeekin akordio batera iristen saiatu da Pasaiako Udala.

Pasa den irailetik, azkenean, jakina da Pasaiako Udalak jabeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordio bat itxi zuela eta obrak, beraz, Udalak egingo zituela Diputazioaren diru-laguntza batekin, betiere jabeek terrenoak zesioan uzten bazituzten.

Akordioa lortuta, pasa den irailaren 22an, Pasaiako hirigintza zinegotzia den Nahikari Oterminek obrak hilabeteko epean hasiko zirela iragarri zuen prentsan. EH Bilduren ustez, adierazpen arduragabeak, obrak ez baitira abendura arte hasiko.

EH Bilduk jakin ahal izan duenez, momentu honetan proiektuaren erredakzioa egiten ari da horretarako esleipena lortu duen enpresa, eta hori amaituta, proiektua lizitaziora aterako da. Behin prozesua amaituta, 3-4 asteko iraupena duena, egun batzuetako kontua litzateke obrak hastea. Beraz, obrak, abenduan hastea aurreikusten da eta ez aste honetan, Otermin andreak iragarri bezala.