Nafarroa

Albisteak

EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Marlaskari, kartzelan izandako heriotzen gorakadagatik


| 2020-09-16 15:21:00

EH Bilduren ustez, "onartezina" da azken egunotan euskal kartzeletan bi preso hil izana. "Errealitate hori jasanezina da gizarte demokratiko batean", salatu duenez. Koalizio politikoak ohar batean defendatu duenaren arabera, "Administrazioen ardura da preso dauden pertsona guztien osasuna eta bizi-baldintzak bermatzea", eta "behin betiko salbuespenezko politikarekin amaitzeko premia" berriz ere agerian geratzen dela gaineratu du.


 

Hala, EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen talde parlamentarioak Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldia eskatu du, "espetxean izandako heriotzen hazkundearen arrazoia azaltzeko, bereziki, suizidioak direla eta, eta horren inguruan hartuko diren neurriei buruzko azalpanak emateko".