AKTUALITATEA


| 2019-11-01 11:50:00

155aren aukera politikoek eta Espainiaren batasuna arrazoi bakar bihurtzen dutenek defendatzen duten atzerakadaren aurrean, benetako demokraziaren defentsa da azaroaren 10eko hauteskundeei begirako lehentasunetako bat. Hala defendatu du gaur Bel Pozueta Kongresurako EH Bildu Nafarroako zerrendaburuak Agoizko Kultur Etxean egindako ekitaldian. Pozuetak adierazi duenez, "badakigu asko dugula jokoan hauteskunde hauetan. Eta asko dago jokoan. Eta aukerak argiak dira: demokrazia edo inboluzio antidemokratikoa. Eskubideak edo murrizketak. Hori da jokoan dagoena ".

Nafarroaren eta Estatu osoaren etorkizunerako funtsezko diren hauteskundeen testuinguruan, Pozuetak, Oihan Mendo Senaturako zerrendaburuarekin batera, esan du demokraziaren defentsa, bidegabekerien aurkako borroka eta Kongresuan Nafarroari ahots propioa emateko konpromisoa izango direla Madrilen egingo duen lanaren motorra. "Progresista, euskaltzale eta ezkertiar sentitzen diren Nafarroako herritar guztiek argi izan behar dute EH Bildurena dela aukera onena. Madrilen ere justizia defendatzen jarrai dezagun, Altsasun, Nafarroan eta behar den tokian egiten ari garen bezala ", aldarrikatu du.