AKTUALITATEA


| 2020-02-25 13:50:00

Traductor automático: https://batua.eus

Aurrekontuetan aldaketa proposamenak egiteko rokodromoaren instalazioaren aurrekontuak eskatu genituen. Horien arabera antzeko kostea dute ekarri genuen rokodromoa instalatzeak edo berri bat erosi eta instalatzeak (12.500 €). Gainera, rokodromo berria esperientzia desberdineko erabiltzaileentzako egokiagoa da eta moldagarriagoa aukeratzen dugun lekura. Hori dela eta, ekarri genuen rokodromoa atzera bueltatzea proposatu genion Alkateari eta dagoeneko eraman dute Gasteizko Errekaleorrera.


Gure ustez, rokodromoa oso azpiegitura interesgarria da bere inguruan dinamika polita sortu daitekeelako (kirola eta mendi zaletasuna sustatu gazteen artean…) eta inbertsio hori egiteak merezi du. Aurten ezin bada egin dirurik ez dagoelako, datorren urteko aurrekontuetan sartzen saiatuko gara. Bitartean, rokodromo berrirako leku aproposena aukeratu behar dugu.